- ERAKETA
Fidias Fundazioa 2010eko azaroaren 8an eratu zen. Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren martxoaren 1eko Aginduaren bidez inskribatu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan, 290. zenbakian. Irabazi-asmorik gabeko gobernuz kanpoko erakundea da. G-95628608 IFK.
Egoitza soziala eta fiskala Gabriel Aresti kalea, 3-1 48940 Leioa (Bizkaia)
- HELBURUAK
- Orokorrak:
- Gure proiektuetan parte hartzen duten haur eta nerabeen autoestimua jasotzea
- Bizikidetzarako esparruak sortzea haur eta nerabeen, haien familien, lagunen eta irakasleen artean.
- Jokabide-esparru onak sustatzea.
- Konpromisoa, diziplina eta errespetua sustatzea.
- Ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen iraunkortasuna lantzea GJHen bidez.
- Espezifikoak:
- Autoezagutza eta emozioen kudeaketa sustatzea
- Asertibitatea eta gizarte-trebetasunak lantzea
- Talde-lana eta gatazken konponbidea sustatzea
- Enpatia garatzea
- Irakurtzeko ohiturak bultzatzea, hainbat hizkuntza eta kultura ikastea eta, oro har, arte- eta kultura-kezkak piztea.
- Familiak seme-alaben hezkuntza-prozesuan inplikatzea.
- Orokorrak:
- JARDUERA-ARLOAK ETA HARTZAILEAK
Gure jarduera bi zerbitzutan banatzen da: eskola-laguntza (akademikoa eta pertsonala); horretarako, 16 eta 21 urte bitarteko boluntarioen laguntza dugu; eta aisialdi sozioedukatiboko tailerrak.
Gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden 6 eta 18 urte bitarteko adingabeei ematen diegu arreta, familia- edo eskola-orientatzaileek, gizarte-hezitzaileek eta oinarrizko gizarte-zerbitzuek zuzenean bideratutakoak.
- ANTOLAMOLDE
Gobernu-organoa. Patronatuko kideak: Isabel Pradas Capape andrea (lehendakaria), Maria Inmaculada Asteinza Vicario andrea (idazkaria), Pilar Declaux Oraa andrea (batzordekidea) eta Jose Manuel Asteinza Vicario jauna (batzordekidea eta abokatua).
Hamahiru pertsonak osatutako zuzendaritza- eta kudeaketa-taldea: proiektuen koordinatzailea, arlo psikosozialeko arduraduna, harrera eta boluntariotzako koordinatzailea, eskola-laguntzako koordinatzailea, ikasgelako zaintzailea, administraria eta diziplina guztietako zazpi irakasle (musika, antzerkia, dantza, komikia, karatea, saskibaloia eta yoga).
Boluntariotza-taldea 16 eta 21 urte bitarteko 200 boluntariok osatzen dute.
- PLAN ESTRATEGIKOA
- MEMORIAK ETA INFORMAZIO EKONOMIKOA