Antzerkia estrategia pedagogikoa bezala.

Antzerkia diziplina artistiko moduan, baliabide bat bezala eta ez helburu bezala ikusi behar da. Gure Fundazioan estrategia pedagogiko, ludiko, motibagarri eta transbertsal bezala erabiltzen dugu.

Gure antzerki proiektuak, bai Txikien taldea bai Nerabeen taldea, filosofia, emaitza eta ikuspegi guztiz desberdinak aurkezten dituzte. Sozializazioa indartzen diztuzten ohiturak eta joeran, tolerantzia eta lankidetasuna, baita edozein taldetan beharrezkoak diren diziplina eta konpromisua lantzen ditugu.

Metodologia honek eskola-porrota saihestea laguntzen gaitu, baita gure ume eta gazteen gaitasun artistikoak eta kreatiboak aurkitzea eta sustatzea ere uzten gaitu.

Bi talde, bi errealitate.

Antzerkiaren bitartezko hezkuntza-ikuspuntua ezaugarri desberdinak ditu huartzaroan eta nerabezaroan.

Umeen kasuan, antzerkiak inguratzen gaituen mundua eta geure pertsona ezagutzea era ludiko eta hezigarri batean uzten gaitu. Gure Junior Taldean, gure haurren berezko gaitasunak lantzen ditugu interakzio sozialaren, antzerki jokoen eta istorioen komunikazioaren bitartez, haien energia dinamika artistikoetara bideratzen, gune libre eta aktibo bat sortzeko, non askatasunez adieraz daitezke.

Nerabeen taldeak antolamendu desberdan du, aldi honetan antzerkia gazteen hedapenean elementu dinamiko eta garrantzitsui batean bihurtzen delako, haien existentziaren alde ezezagunak lantzen dituena eta  haien galdera sakonenak kalizatzen laguntzen duena. Beste era batera esanda, antzerkiak balore berriei irekitzen, haien adimena aberasten eta haien sentikortasuna lantzen laguntzen du.

 Helburuak:

  • Kreatibitate artistikoa estimulatzea.
  • Arreta eta entzumen aktiboa lantzea.
  • Gaitasun sozialak eta taldeko lana garatzea.
  • Lotsa menderatzea eta bakardadea saihestea.
  • Jokoen bitartez eseperimentatzea eta disfrutatzea.
  • Kulturarekiko interesa eta kuriositatea piztea.
  • Antzerkiaren klasikoak umeei eta nerabeei zabaltzea.
  • Komunikatzeko eta espezioko modu berriak eskaintzea.