Dantza umeen eta nerabeen hazkuntzan sortzen diren trebetasunak hedatzeko forma bat da. Gainera, hainbat ikerketa zientifikoak frogatu dute dantza oso eraginkorra dela hobetzeko adin hauetan sortzen diren ezegonkortasun emozionalak zein mentalak edota zenbait arazo psikologikoak.

Dantzatzea hainbat onura ditu ume eta nerabeentzat. Nerabezaroan sortzen diren sentsazio negatiboak murriztu eta arindu ez ezik, baita bere helburu terapeutikoari esker, gazteei haien gorputzak dauzkaten posibilitateekin era positibo batean esperimentatzea usten die ere. Haien gaitasun fisiko, mental eta emozionalen gara penarentzat onuragarriak diren ahalmenak lantzeaz gain, beste hainbat abantail ditu, esate baterako, sozializatzeko erraztasuna garatzen du,  autoestimua sendotzen du eta haien kreatibitatea handitzen du.

Fisikoari begira, dantza malgutasuna, koordinazioa, erresistentzia, oreka eta indarra hobetzen ditu. Alde psikologikoan, autoestimuaren eta gaitasun sozialen garapenean laguntzen du. Honi esker, autokonfiantza hobetzen da eta besteen aurrean agertzeko ziurtasuna handitzen da.

Helburuak:

  • Bizimodu osasuntsu bat izaten laguntzen du. Dantza kirola egiteko modu hoberenetakoa da, gorputz guztia erabiltzen delako eta malgutasuna, indarra eta erresistentzia fisikoa hobetzen dituelako.
  • Sozializatzen, kooperatzen eta besteekin lan egiten laguntzen du. Hau dela eta, zure trebetasun sozialak suspertzen ditu.
  • Autoestimua eta gure buruaren onarpenari laguntzen dio.
  • Kreatibitatea eta trebetasun musikalak, belarria, entzumena eta koordinazioa garatzen ditu. Bestalde, hainbat ikerketak frogatu dute trebetsun musikalen hobekuntza errendimenu akademiko on batekin lotuta dagoela, batez ere, matematika arloarekin.