Guzman Urrero, ikus-entzuneko harremanetan eta irudietan adituaren arabera “bai zineman bai istoriotxoetan sekuentzia baten sorrera dago, narrazio on bat lortzeko irizpide antzekoak jarraituz.  Gertaera hau frogatu daitezke komiki baten orrialde bat eta story-board orrialde batekin parekatzen, zein sekuentzien marraztutako plangintza dena eta filmazio sezio bakoitza prestatzeko erabiltzen dena. Izan ere, komikien marrazkilariek strory-board egiteko arduradunak izatea oso ohikoa da.”

Arte sekuentzialaren oinarrizko kontzeptuak komikian ezagutzea irudimenarako oso estimilu indartsua da, baita bederatzigarren arterako sarrera zoragarria ere.

Komikiaren tailerrean pertsonaien garrantzia istoria batean landuko da, bai haien erretratu fisiko eta psikologikoa sortzen bai haien motibazioak eta arazoak hedatzen. Aldi berean, garrantzi izugarria dituzten aspektuak landuko dira, esate baterako, tonua, gaia, argumentua eta formatua.

 Helburuak: 

  • Umeek dibertitzen diren bitartean haien kreatibitatea hedatzea eta haien irakurmena eta idazmena hobetzea helburu nagusia da.
  • Adierazpenaren eta laburpenaren trebetasuna garatzea.
  • Ahalmen kritikoaren sustapena, bereziki irudien irakurmen kritikoa eta genero narratiboaren ezaguera.
  • Oroimenaren estimulazioa.
  • Irakurmenaren hedapena diziplina anitzeko elementu bezala.

“Komikiak alboratutako ilustrazio eta sekuentzian dauden beste irudien multzoa da, informazioa transmititzeko edo irakurlearen erantzun estetiko bat lortzeko helburua daukatenak.”

Scott McCloud  (komikiaren teorikoa, autorea eta saio-idazlea).