Gure helburua abestalde bat sortzea eta zabaltzea bere kideen integraziorako eta garapen pertsonalarentzako erabilgarria dena baita belaunaldiartekoa eta arrazartekoa dena ere.

 Gaingiroki:

  • Kultura, nazionalitate, etnia eta erlijio desberdinen arteko bizikidetza bultzatzea.
  • Talde-lana, lankidetza eta kontaktu estu baten bidez, bakoitzari lotuta dauden estereotipo eta aurreiritziak ezabatzea.
  • Trukea sustatzea (kultura, bizipenak, etab.)
  • Taldeko aberasketa eta aberaste pertsonala bilatzea bakoitzaren desberdintasunen bidez.

Hau guztia musika, talde-lana eta koruaren kidea izatean ematen gaituen gozamenaren bitartez eginez.

 

PARTAIDEAK (ZURI HITZ EGITEN DIZUT):

Apuntatu nahi dena. Emakume, gizon eta umeak. Familia osoa. Adina ez du garrantzirik. Denok ongi etorriak zarete.

Berdin dio ez badakizu solfeorik edo inoiz ez baduzu abestu, behar zaitugu. Ez pentsa txarto abesten duzunik edo entzumena ez daukazunik, dena ikas eta hobetu daiteke. Oso ondo egingo duzu, baiesten dizut. Gainera, ez zaude bakarrik. Guztiok batera gaude zurekin. Hobetuko dugu eta gauza ikaragarriak egingo ditugu batera. Guztiak.

 

Abesteaz gain, oso pertsona interesgarriak ezagutuko dituzu esperientzia paregabeak bizi dituztenak… eta zu horietako bat zara. Ez kendu besteei zu ezagutzeko aukera.

Zure zain gaude, hemen gaude zuk nahi duzunerako. Ezin duzu galdu. Anima zaitez!

BALOREAK:

Korua balore hauek eduki behar dituela uste dugu:

  • KULTURANIZTASUNA:

Ezaugarri hau Fidiasen Koruaren nortasun marka da. Bizkaiko abestaldeko multikulturenetako bat da.

Gure errepertorioko lehenengo aldietan, kideen herrietako abestiak proposa daiteke. Guztiok euskaldunak, siriarrak, senegaldarrak,… gara.

  • HELBURU SOZIALA:

Abestalde bat baino gehiago gara, komunitate bat gara kontzertu egitarau bat bultzatzeko eta aurrera eramateko lan egiten duena. Erronkak proposatzen ditugu, hauek gainditzen ditugu eta hau egiten gozatzen dugu. Gure helburu nagusia ez da Musikalki koru hoberena izatea, baizik eta talde hoberena, elkartuena eta ikasten hobeto pasatzen duena izatea da.

Helburu hauek arrazoizkoak izan behar dira motibazio hori mantentzeko.

 

“Musikarik gabe, bizitza akats bat izango lirateke.”

           F.Nietzsche (1844 – 1900).

Filosofo alemaniarra.